XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ez esan niri, berrogei urterako baño ez dagona Euskerarik Bizkaian.

Bera Bilbao'n bizi da.

Ta ez da edozein.

Orra or beste iritzi bat.

Biotzetan oiu aundi arkitu zuan iritzi bat.

Maiburuko Euskaltzain batek, azkeneko Batzarrean ozenki ta bularretako indar guztiez oiukatu zuan iritzi ta irrintzi ederra.

Asieran esan dedana.

Guztion ukondo-ukitze au besterik lortu ez balitz ere, merezi zuan Batzar oiek egitea.

Elkar ezagutzea.

Elkarren leloak entzutea.

Elkarren biozkadak bertatik bertara sentitzea.

Bear genduan.

Eta orra ederkitxo lortu.

Urteoro, urteoro olako bat?.

Nai lekio Jaunari!.